Movi­li­za­cio­nes en favor al dere­cho a estu­diar de [email protected] [email protected] polí[email protected] [email protected]

En el UPNA de Leioa y en la escue­la de inge­nie­ria de Bil­bao se rea­li­za­rán movi­li­za­cio­nes en favor a estu­diar de los y las pre­sas polí­ti­cas vascas.

Movi­li­za­cio­nes:

- UPNA/​NUP: a las 11:30.
– Cam­pus de Leioa: a las 11.30 en la cafeteria.
– Escue­la de inge­nie­ria de Bil­bao (San Mames): a las 14.00, en la entre­da del edi­fi­cio «G».

Lec­tu­ra de las movi­li­ca­cio­nes (eus­ka­ra):
Aben­dua­ren 16an Leioa­ko cam­pu­sean eskai­ni­ta­ko pren­tsau­rre­koan sala­tu genue­nez, eus­kal pre­so poli­ti­koek ikas­te­ko esku­bi­dea urra­tu­ta dute. Espai­niar espetxee­tan dau­den eus­kal pre­soek debe­ka­tu­ta dau­ka­te UPV/​EHUn edo UPNA/​NUPen ikas­tea, ikas­ke­tak UNE­Den bidez eta gaz­te­la­niaz burutze­ra behar­tzen dituz­te­la­rik. Fran­tziar kar­tze­le­tan dau­den eus­kal pre­so poli­ti­koen kasuan, orain arte UPV/​EHUn ikas­te­ko auke­ra bazu­ten, ikas­tur­te hone­ta­tik aurre­ra ezi­nez­koa izan­go zaie ikas­ke­te­kin jarraitzea.

Uni­ber­tsi­ta­te-ere­mu­ko 600 ikas­le, 160 ira­kas­le, 20 lan­gi­le (AZP) eta 12 era­gi­le­ren babe­sa jaso zuen adie­raz­pen har­tan, UPV/​EHUko Errek­to­rea den Iña­ki Goi­ri­ze­laia­ri eskatzen genion Espetxee­ta­ko Zuzen­da­ritza­re­kin har­tu-ema­nak iza­ten saiatze­ko, 2005eko urria­ren 28an UPV/​EHUko Gober­nu Kon­tsei­luak aho batez ados­tu­ta­ko Pro­to­ko­loa oina­rri har­tu­ta, pre­soek UPV/​EHUn ikas­tea ahal­bi­de­tu­ko zuen akor­dioa gau­zatze­ko hel­bu­rua­ri helduz.

Honen hari­ra, urta­rri­lean UPV/​EHUko Gizar­te Kon­tsei­luak pre­soek uni­ber­tsi­ta­tean ikas­te­ko esku­bi­dea­ren alde­ko adie­raz­pe­na onar­tu zuen eta jakin bada­ki­gu ere Iña­ki Goi­ri­ze­laia saia­tu izan dela Espetxee­ta­ko Zuzen­da­ritza­re­kin harre­ma­ne­tan jar­tzen isil­ta­su­na eran­tzun gisa jasoz.

Egoe­ra honen aurrean, uni­ber­tsi­ta­te-ere­mu­ko ikas­le, ira­kas­le, lan­gi­le eta era­gi­leok Eus­kal Auto­no­mia Erki­de­go­ko eta Nafa­rroa­ko Foru Erki­de­go­ko hez­kun­tza ardu­ra­dun nagu­si diren Isa­bel Celaá Dié­guez eta Alber­to Cata­lán Higue­ras Hez­kun­tza Sail­bu­ruei eskatzen die­gu Espetxee­ta­ko Zuzen­da­ritza­re­kin beha­rrez­ko harre­ma­nak iza­te­ko aha­le­gin guz­tiak egin ditza­te­la pre­soek nahi duten uni­ber­tsi­ta­tean eus­ka­raz ikas­tea ahal­bi­de­tu­ko duen hitzar­me­na sinatze­ko hel­bu­rua gau­za dadin.

IKASTEKO ESKUBIDEAREN JABE, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.