Egun­ka­ria libre! Auzi­te­gi Nazio­na­la kon­de­na­tu­ta! – Pello Uri­zar, EA-ko Idaz­ka­ri Nagusia

Egun­ka­ria auzi­ko epaiak fun­tsean Auzi­te­gi Nazio­na­la bera kon­de­na­tu du, urteo­tan behin eta berriz egin­da­ko bide­ga­be­ke­riak age­rian utzi ditue­la­ko. Abso­lu­zioen garran­tzia inolaz ere gutxietsi gabe, hor datza era­ba­kia­ren garrantzia
Joan Mari Torreal­dai, Xabier Olea­ga, Martxe­lo Ota­men­di, Iña­ki Uria eta Txe­ma Auz­men­di absol­bitzea era­ba­ki berri du Auzi­te­gi Nazio­na­lak, hasie­ra-hasie­ra­tik, “Eus­kal­du­non Egun­ka­ria” itxi zuen egun mada­ri­ka­tu har­ta­tik, zori­gaiz­to­ko 2003ko otsai­la­ren 20 har­ta­tik, seku­la­ko bide­ga­be­ke­ria zena zaz­pi urte amai­ga­bez luza­tu ondo­ren. Latza eta garratza izan da, oso bere­zi­ki auzi­pe­tuen­tzat, eta zaz­pi urte haue­tan pila­tu­ta­ko sufri­men­dua ez da inolaz ere epaia­ren hitzen eta lerroen artean urtu. Espai­niar Esta­tuak egin­da­ko kal­tea han­die­gia izan da; bene­ta­ko ordai­na, beraz, ezinezkoa.
Javier Gomez Ber­mu­dez, Manue­la Fer­nan­dez eta Ramon Saez Auzi­te­gi Nazio­na­le­ko magis­tra­tuek bost auzi­pe­tuen­tza­ko abso­lu­zioa era­ba­ki dute, inoiz ez dute­la­ko ETA­re­kin inola­ko harre­ma­nik izan eta “Eus­kal­du­non Egun­ka­ria” ixte­ko arra­zoi­rik ez zegoe­la­ko. Hori­xe da, hain zuzen ere, epaia­ren alde prak­ti­koa, eus­kal herri­tar gehie­nok irri­kan espe­ro genue­na, Jus­ti­zia kome­ni­ga­rri­ta­sun poli­ti­koen ara­be­ra era­bil­tzen den zer­bait baino dezen­te gehia­go dela uste dugu­nok behintzat.
Egun­ka­ria auzi­ko epaiak, ordea, bes­te alde bat ere badu, izu­ga­rri garran­tzitsua bai­ta ere, eta hori da nik nabar­men­du nahi duda­na, sen­ten­tziak fun­tsean Auzi­te­gi Nazio­na­la eta espai­niar Esta­tu­ko Jus­ti­zia bera kon­de­na­tu ditue­la­ko. Izan ere, epai­mahaiak Auzi­te­gi Nazio­na­lean ohi­koak izan diren, eta diren, pro­ze­du­rak eta jar­due­rak zalan­tzan jarri eta kri­ti­ka­tu ditu legea­ren aur­ka­koak dire­la­ko, aspal­di­da­nik eus­kal herri­tar asko eta asko zigor­tze­ko eta kar­tze­la­ra bidal­tze­ko balio izan duten pro­ze­du­rak, ale­gia. Eus­kal Herrian ez da berria tor­tu­ra sala­ke­tak ez iker­tzea; edo kaze­ta bat (Egin) behin-behi­nean edo kau­te­laz ixtea, legeak horre­ta­ra­ko auke­ra­rik ez eman arren; edo aztar­na baino ez dena fro­ga­tutzat ema­tea; edo lehe­nik eta behin aku­sa­zioa­ren tesia ezar­tzea eta horren ostean zan­tzu bila has­tea; edo, azke­nik, aku­sa­zioa sos­ten­gatzen duten guar­dia zibi­lak epai­ke­tan peri­tu gisa ere aritzea.
Orain­goan Gomez Ber­mu­de­zek, Fer­nan­de­zek eta Sae­zek sala­tu duten hori guz­tia ez da berria Eus­kal Herrian; ez gai­tu ez uste­ka­bean harra­pa­tu, Auzi­te­gi Nazio­na­lean hori egu­ne­ro­ko ogia dugu­la­ko, ohi­ko pro­ze­du­ra eus­kal gataz­ka poli­ti­koa jokoan sar­tzen denean (edo, hobe esan­da, sar­tzen dute­nean), orduan beti begiak itxi­ta iru­di­ka­tu ohi den Jus­ti­ziak objek­ti­bo­ta­su­na alde bate­ra utzi eta alder­di­ke­riaz jokatzen bai­tu, bai Auzi­te­gi Nazio­na­lean, bai Gore­nean, bai Konstituzionalean.
Beraz, Egun­ka­ria auzi­ko epaiak fun­tsean Auzi­te­gi Nazio­na­la bera kon­de­na­tu du, urteo­tan behin eta berriz egin­da­ko bide­ga­be­ke­riak age­rian utzi ditue­la­ko. Abso­lu­zioen garran­tzia inolaz ere gutxietsi gabe, hor datza era­ba­kia­ren garran­tzia, Auzi­te­gi Nazio­na­la­ri egin­da­ko kri­ti­ka zorrotzean, ale­gia, magis­tra­tuek orain esan­da­koak etor­ki­zu­na­ri begi­ra ondo­rioak izan behar­ko lituz­kee­la­ko eta hemen­dik aurre­ra mota horre­ta­ko jar­due­rek eta pro­ze­du­rek behin beti­ko des­ager­tu behar­ko luke­te­la­ko. Tama­lez, Eus­kal Herri­ko his­to­riak eder­ki ira­kas­ten digu ezin gai­tez­kee­la inozoak izan eta sen­ten­tziak eka­rri­ko dituen ondo­rioei buruz idaz­te­ra­koan bal­din­tzaz­ko aditz for­mak era­bi­li behar dira horre­ga­tik, epai honek, hain garran­tzitsua izan­da ere, ez ditue­la­ko gau­zak egun bate­tik bes­te­ra aldatuko.
Ez, Patxi Lopez lehen­da­ka­ria eta PSE bere alder­dia tema­tu arren, hau ez da Zuzen­bi­de Esta­tua­ren garai­pe­na izan, epaiak ez du fro­ga­tu espai­niar Esta­tuan Jus­ti­ziak fun­tzio­natzen due­la, kon­tra­koa bai­zik; haren gabe­ziak eta hutsu­neak aza­la­ra­zi ditu, orain, horiek esta­li nahian edo, Lopez abso­lu­zioe­kin poza­ren pozez ager­tzen saiatzen ari bada ere. Bide batez, non zegoen bera due­la zaz­pi urte Del Olmo epai­leak “Eus­kal­du­non Egun­ka­ria” ixte­ko agin­dua eman zue­nean? Txa­lotzen, bide­ga­be­ke­ria jus­ti­fi­katzen. Lehen­da­ka­ri, heme­ro­te­ka­ri ezin e

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.