Xabier Etxe­be­rria pre­so poli­ti­koak heriotza mehatxuak sala­tu ditu

Sala­tu­ta­ko ger­tae­ran otsai­la­ren 3an ger­ta­tu ziren Soto del Reale­ko espetxean.

Egun har­tan, mudu­luz alda­tu behar zue­la esan zio­ten eta bera­rek­kin zegoen Eneko Aiz­pu­ru­ri zie­ga pre­so arrunt bate­kin kon­par­ti­tu behar zue­la. Honek uko egin zion eta iso­la­men­dua­re­kin zigor­tu zuten.

Amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­duak jaki­te­ra eman due­nez, Etxe­be­rriak Aiz­pu­ru­re­kin elkar­ta­su­nez bera ere iso­la­men­du­ra joan­go zela adie­ra­zi zien espetxe­zai­nei.

«Biak behean zeu­de­la espetxe­zai­nek lau­ga­rren modu­lu­ra igotze­ko esa­ten zio­ten Etxe­be­rria­ri eta hau uka­tu egi­ten zen. Bi zer­bitzu­bu­ru eta hain­bat espetxe­zain eto­rri ziren orduan eta esku­tik hel­du eta modu txa­rrean Etxe­be­rria lau­ga­rren modu­lu­ra era­ma­ten saia­tu ziren. Une horre­tan bul­tza­ka, tira­ka eta mehatxu­ka hasi ziren espetxe­zai­nak ten­tsio uneak sor­tu zire­la­rik. Espetxe­zain batek ‘egon zai­tez gel­di hil egin­go zai­tut eta!’ mehatxu egin zion», adie­ra­zi du amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­duak.

Iso­la­men­du­ra­ko bidean, zer­bitzu­bu­ru batek mehatxu­ka ari zitzaion. «Orain ni naz hil­ko zai­tue­na, putase­me batzuk zare­te, zuek ez duzue barra­bi­lik bai nik bai zu hil­tze­ko..», esan zion.

Hitze­gin bate­ra, eskua­ri pis­to­la for­ma eman zion eta Etxe­be­rria­ren lepoa­ren atze­kal­dean tiro egi­ta­ren imin­tzioak egin zitue­la sala­tu du pre­soak.

Amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­duak sala­tu due­nez, «espetxe­zai­nen alde­tik eus­kal pre­so poli­ti­koek jasan behar iza­ten dituz­ten pro­bo­ka­zio, mehatxu eta era­so fisi­koak egu­ne­ro­koak dira espetxee­tan».

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *