Zigor Goi­koetxea atxi­lo­tu­ta era­man dute hain­bat poli­ziek (UK Berri​.net)

Politika
Zigor Goi­koetxea gaz­te getxoz­ta­rra atxi­lo­tu­ta era­man dute bart burua esta­li­ta zera­ma­ten ustez­ko poli­ziek. Gara.net-ek Goi­koetxea­ren lagu­nen leku­ko­ta­su­nean oina­rri­tu­ta zabal­du due­nez, Zigor Algor­ta­ko taber­na batean har­tu dute atxi­lo, gauer­dia baino lehen, aur­pe­gian txa­noa zera­ma­ten hain­bat lagu­nek. Poli­ziak hiru auto­tan ber­ta­ra­tu eta loka­le­ra sar­tu dira «isti­luak sor­tzen, borrak eskuan eta garra­si­ka: “Tira, Zigor, gure­kin eto­rri…!” Esku­bur­di­nak jarri­ta era­man dute». UKBERRI.NETek aurre­tik jaki­na­ra­zi due­nez, Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­lak hain­bat mugi­men­du egin du bart Algor­tan. Gai­ne­ra, Zigor Goi­koetxea­ren aur­ka komu­ni­ka­bi­de espai­no­lek dara­ma­ten jazar­pen kan­pai­na media­ti­koak goranz­ko bidea har­tu du Jon Rosa­le­sen argaz­kien artean age­ri dene­tik. Ildo berean, orain dela gutxi Mari­sa Arrue mehatxa­tu zue­la argu­dia­tu­ta jarri­ta­ko zigo­rra­ren gehien­goa berretsi iza­nak berri­ro puri-purian jarri du Goi­koetxea­ren aur­ka­ko kan­pai­na. Aipa­tu jazar­pe­na Falan­ge y Tra­di­cio­nek bere gura­soen etxea­ri sua eman zio­nean baino ez zen apal­du. Azke­nik, ezker aber­tza­leak «Zutik Eus­kal Herria» agi­ria ira­ga­rri zue­ne­tik, Espai­niak atxi­lo­tu­ta­ko zor­tzi­ga­rren mili­tan­te inde­pen­den­tis­ta da Goikoetxea.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.