Israe­lek berri­ro zigor­tu du elkar­ta­sun inter­na­zio­na­la Aska­pe­na

Ariadna JovePales­ti­nar herriak pai­ratzen duen jazar­pe­nean aurre­ra­pau­su berri bat eman du Israe­lek, nazioar­te­ko elkar­ta­su­na ixi­la­raz­tea­re­na. Pales­ti­nan ger­tatzen dena mun­duan zehar zabal­tzea­ri uztea nahi du Israe­lek, horre­la pales­ti­na­rren kon­tra­ko esku­bi­de urra­ke­tak leku­ko­rik gabe egin ahal iza­te­ko. Aska­pe­na­ko bri­ga­dis­tek ger­tu­tik eza­gu­tu dute Israe­lek nazioar­te­ko elkar­ta­su­na­ren aur­ka­ko jar­due­rak (mate­ria­la­ren kon­fis­ka­zioa, Tel Avi­ve­ko aire­por­tu­tik kan­po­ratzeak, …).

Azke­nal­dian, dena den, nazioar­te­ko elkar­ta­su­na adie­raz­ten dituz­ten kideen kon­tra­ko jazar­pe­na area­go­tu du Israe­lek. Oslo­ko Akor­dioak adie­raz­ten dute­na­ren aur­ka, Israe­lek Inter­na­tio­nal Soli­da­rity Move­ment (ISM) tal­de­ko bi kide, Ariad­na Jove eta Brid­get­te Chap­pell, atxi­lo­tu berri du gauez Ramallah‑n. Doku­men­ta­zioa irre­gu­la­rra zute­la izan zen atxi­lo­ke­ta burutze­ko aitza­kia, nahiz eta Israe­lek Zis­jor­da­nian hori zain­tze­ko esku­me­nik ez izan. Hone­kin bate­ra, Israel legez kan­po erai­kitzen ari den Apartheid Harre­sia­ren aur­ka­ko mobi­li­za­zioe­tan par­tehar­tzea egoz­ten die. Labur­bil­duz, Israe­lek zigor­tu nahi due­na pales­ti­na­rren alde­ko elkar­ta­su­na da.
Jeru­sa­le­me­ko Xeij Jarrah auzoan Israel erai­kitzen ari den legez kan­po­ko kolo­nia sio­nis­ten aur­ka­ko mobi­li­za­zioe­tan par­tehar­tzea­ga­tik ISM­ko kide Ryan Olan­der ere atxi­lo­tu zuten. Kan­po­ra­tua iza­tea­re­kin mehatxa­tu zuten eta hila­be­tea pasa­tu behar izan zuen espetxean. Harre­sia­ren aur­ka­ko «Stop The Wall» tal­de­ko Jamal Juma ere espetxe­tik pasa da legez kan­po­ko egi­tas­mo honen aur­ka­ko mobi­li­za­zioe­tan par­tehar­tzea­ga­tik.
Finean, erre­pre­sio honen atze­tik, Israel nazioar­tean Pales­ti­na­ren alde hedatzen ari den elkar­ta­su­na­ren aurrean, boi­ko­ta­ren eki­me­nean gau­zatzen dena, gero eta urdu­ria­go eta iso­la­tua­go dagoe­la era­kutsi du.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *