Bai Eus­kal Herria­ri herri eki­me­nak, Bil­bo­ra dei­tu du 2rako egi­lea Bai Eus­kal Herriari

BAI EUSKAL HERRIARI herri eki­me­nak, Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazionalaren
esku­tik eto­rri­ri­ko debe­kua­ren aurrean, bere elkar­ta­su­na eta babesa
ager­tu nahi die eus­kal pre­soen poli­ti­koen lagun eta seni­tar­te­koei eta
Etxe­rat elkarteari.

Debe­kua­ren aurrean, inoiz baino garran­tzia han­dia­goa har­tu du
urta­rri­la­ren 2an Bil­bo­ra joa­teak. Bide hone­tan txa­lo­ga­rria iruditzen
zai­gu EA, Ezker Aber­tza­lea, Ara­lar, Alter­na­ti­ba eta AB alderdiek
ema­ni­ko pau­soa. Hala­ber, kez­kaz begi­ratzen dugu EAJ, EB edo eta
Hamai­ka bat beza­la­ko alder­diek debe­kua­ren aurrean bes­te aldera
begi­ra­tu izana.

Debe­kua ize­be­rra­ren punta.

Azken hila­be­te­tan, eus­kal pre­soen seni­de eta lagu­nak behin eta berriz
sala­tu izan dute sufritzen ari diren kri­mi­na­li­za­zioa. Behin eta berriz
ikus­ten ari gara pre­soen argaz­kiak deli­tu bai­li­ran ken­tzen dituztela.
Zer esa­nik ez, eus­kal pre­soen seni­deek azken garaian bisi­te­tan jasan
behar duten jazar­pe­na. Etxe­ra­ten mani­fes­ta­zioa­ren debe­kua, etor
litez­keen bes­te hain­bat era­so­ren hasie­ra bai­litzan dakusagu.

Gure hus­tez etor lite­kee­na­ren aurrean, pau­so kon­kre­tuak ema­teaz gain,
herri beza­la kon­pro­mi­so kon­kre­tu eta zaba­la­goak har­tzea eska­tu­ko du
egoe­rak eta gizar­te era­gi­le sozial, sin­di­kal eta poli­ti­koek prest egon
behar dugu.

BAI EUSKAL HERRIARI eki­me­na osatzen dugun ema­ku­me eta gizonok,
urta­rri­la­ren 2an Bil­bon 17:30ean hasi­ta Jesu­sen Bihotza plazatik
abia­tu­ko den mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ra deitzen dugu euskal
jendartea.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *