[Bideoa] Ema­ku­me Aber­tza­leon lV.topaketa femi­nis­tak Tolo­san, 2009ko Aben­dua­ren 12an.

Bideoa ikus­te­ko, hemen


Topa­ke­ten aur­kez­pen pren­tsau­rre­koa

Topa­ke­ten aur­kez­pe­na

Dato­rren aben­dua­ren 12an, ema­ku­me aber­tza­leok eta femi­nis­tok haus­nar­ke­ta­ra­ko zita dugu Tolo­san: ema­ku­me aber­tza­le eta femi­nis­ten IV.topaketetak. Egun mugi­men­du femi­nis­tan oro­kor­tua den ezta­bai­da bati hel­du­ko dio­gu; iden­ti­ta­teen gaia­ri, ale­gia. Iden­ti­ta­tea­ren erai­kun­tza, sub­je­ti­bo­ta­su­ne­tik sor­tzen dena­ren ideia zabal­dua dagoen hone­tan, ikus­pun­tu hau irau­li, eta iden­ti­ta­teak nor­be­re zein kolek­ti­boan egi­ten diren prak­ti­kek zehaz­ten dute­la bar­ne­ratzea izan­go dugu hel­bu­rue­ta­ko bat. Bes­tal­de, iden­ti­ta­te sexua­lak soi­lik ez ditue­la ema­ku­meon iden­ti­ta­teak bal­din­tzatzen ere argi utzi nahi dugu. Hone­la, ema­ku­meon iden­ti­ta­tee­tan era­gi­na duten hiru ardatz iden­ti­fi­katzen ditu­gu: nazioa-kul­tu­ra, sexua eta kla­sea.

Iden­ti­ta­teen ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta gil­tza­rri horie­ta­tik abia­tu­ta, Eus­kal Herri­ko eral­da­ke­ta gau­zatze­ko beha­rrez­koak ditu­gun prak­ti­ka femi­nis­tak zehaz­tu, eta horiek gau­zatze­ko ezin­bes­te­koak diren sub­je­tu femi­nis­tak iden­ti­fi­katze­ra joko dugu. Beraz, hain­bat gal­de­rei eran­tzu­ten saia­tu­ko gara: Eus­kal Herri­ko eral­da­ke­ta gau­zatze­ko zein prak­ti­ka femi­nis­ta behar dugu? Prak­ti­ka hori aurre­ra era­ma­te­ko, zein sub­jek­tu femi­nis­ta behar ditu­gu? Sub­jek­tu horiek, zein iden­ti­ta­te hautsi eta sor­tu behar dituz­te?

Horre­ta­ra­ko, iden­ti­ta­teen gaian sakon­tzeaz gain, ins­ti­tu­zioek bide­ratzen dituz­ten poli­ti­ken eta pla­nen ingu­ruan ere haus­nar­tu­ko dugu. Mugi­men­du femi­nis­ta­ren­tza­ko erron­ka garran­tzitsua da. Asko­tan esan dugu ins­ti­tu­zioek bide­ratzen dituz­ten poli­ti­kek eta pla­nek ez digu­te­la balio. Bai­na pau­so bat aurre­ra ema­nez, bene­tan ema­ku­meon egoe­ra irau­li­ko duten plan, lege eta poli­ti­ka horiek ezau­ga­rritze­ra goaz.

Ema­ku­me aber­tza­leen I. Topa­ke­ta femi­nis­tak buru­tu geni­tue­ne­tik zor­tzi urte iga­ro diren hone­tan, erron­ka berriak ditu­gu esku artean, bai­na hel­bu­ru ber­di­na dugu; Eus­kal Herrian eral­da­ke­ta sozia­la eka­rri­ko duen proiek­tu femi­nis­ta inte­gral bat gau­zatzea.

Iden­ti­ta­teen gaia­ren gara­pe­na

Iden­ti­ta­teen ingu­ru­ko ezta­bai­da 70.hamarkadan abia­ra­zi zen. Orduan, sexuak/​generoak giza­ba­na­ko oro­ren iden­ti­ta­tea­ren erai­kun­tza bal­din­tzatzen zue­la argi gera­tu zen. Garai har­tan, iden­ti­ta­teen erai­kun­tza, egi­ta­te natu­ra­lek edo­ta sozia­lek bal­din­tzatzen ote zuten zen gakoa. 80.hamarkadan, berriz, uga­ri­tu egin ziren ema­ku­meon iden­ti­ta­te anitzen ingu­ru­ko eran­tzun teo­ri­ko zein prak­ti­koak. Ondo­rioz, ema­ku­meon iden­ti­ta­tea opre­sio hiru­koitza­ren bai­tan koka­tu zen: sexua, kla­sea eta etnia (kul­tu­ra). Eus­kal Herrian, aldiz, mugi­men­du femi­nis­ta­ren bar­nean 90.hamarkadan hasi zen egon­kor­tzen ema­ku­meon iden­ti­ta­teen ingu­ru­ko afe­ra. Prak­ti­ka femi­nis­ta nagu­si­ki iden­ti­ta­te sexua­le­tan oina­rri­tuz.

Egun, mugi­men­du femi­nis­tan pil-pilean dagoen gaia­ri hel­du eta dimen­tsio zaba­la­go bat ema­tea da gure hel­bu­rua. Iden­ti­ta­teak nor­be­re zein kolek­ti­boan egi­ten diren prak­ti­kek zehaz­ten dute­la adie­ra­ziz, iden­ti­ta­te sexua­lak soi­lik ez ditue­la ema­ku­meon iden­ti­ta­teak bal­din­tzatzen azal­duz, eta ema­ku­meon iden­ti­ta­tee­tan era­gi­na duten hiru ardatz nagu­si iden­ti­fi­ka­tuz: kul­tu­ra-nazioa, sexua eta kla­sea.

Zer­ga­tik iden­ti­ta­teen gaia:

Iden­ti­ta­teen gaia lan­tze­ko har­tu dugun era­ba­kian hain­bat arra­zoik era­gin dute. Bate­tik, egun, mugi­men­du femi­nis­tan era­bat oro­kor­tua dagoen ezta­bai­da iza­nik, Bil­gu­ne femi­nis­tak ezta­bai­da horren aurrean bere posi­zioa argitze­ko beha­rra du.

Bes­te­tik, his­to­ri­ko­ki mugi­men­du femi­nis­ta­ren ezta­bai­da nagu­sie­ta­ko bat izan da, nahiz eta hamar­ka­da eta momen­tu bakoitzean izen eta abia­pun­tu ezber­di­nak har­tzea­ren ondo­rioz, mugi­men­dua anto­la­tu, batu eta bana­tu… duen, ber­tan gure ikus­pun­tua txer­tatzea ezin­bes­te­koa ikus­ten dugu, mugi­men­du femi­nis­tak egi­ni­ko ekar­pe­nen era­gi­nez sor­tu den ezta­bai­da bat dela kon­tuan har­tuz.

Horrez gain, gure prak­ti­ka femi­nis­ta zehaz­te­ko, Eus­kal Herri femi­nis­ta bat sor­tze bidean beha­rrez­koak ditu­gun sub­jek­tu poli­ti­koe­taz hitz egin behar dugu. Borro­ka femi­nis­tak dituen erron­kei eta egun­go tes­tuin­gu­ru sozial eta poli­ti­koa­ri eran­tzun bat eman­go dion prak­ti­ka femi­nis­ta bat sor­tu eta gara­tu­ko duten sub­jek­tu femi­nis­tak iden­ti­fi­ka­tu behar ditu­gu. Horre­la, mugi­men­du femi­nis­tak IV. jar­du­nal­di femi­nis­te­tan har­tu­ta­ko kon­pro­mi­soan, hau da, sub­jek­tu poli­ti­ko femi­nis­tak bul­tzatzean, aurre­ra pau­so bat eman­go dugu. Eta lan­ke­ta hau burutze­ko, egun­go tes­tuin­gu poli­ti­koan ins­ti­tu­zioe­ta­tik bide­ratzen diren poli­ti­kak azter­tu, eta horiei aurre egi­te­ko prak­ti­ka femi­nis­ta defi­nitze­ko aurre­ra pau­soak ema­tea ezin­bes­te­koa dugu.

Aurre­ka­riak

Ema­ku­me aber­tza­leon lehen topa­ke­ta femi­nis­tak 2001. urtean egin geni­tuen Leitzan. Topa­ke­ta haue­tan, Eus­kal Herri­ko ema­ku­meon egoe­ra­ren gai­ne­ko diag­nos­ti­ko­ra hur­bil­du eta borro­ka femi­nis­tan egon zitez­keen beha­rrak iden­ti­fi­katzen saia­tu ginen. Behar horien artean, Eus­kal Herri osoan lanean jar­du­te­ko era­gi­le femi­nis­ta baten beha­rra aza­le­ra­tu zen eta gaur egun eza­gutzen dugun Eus­kal Herri­ko Bil­gu­ne femi­nis­ta sor­tze­ko bal­din­tzak jar­tzen hasi ginen.

Han­dik urte­be­te­ra, Bil­gu­ne Femi­nis­ta sor­tu genuen. Borro­ka­ren bidea egi­ten hasi eta bereha­la gure prak­ti­ka poli­ti­koan eta gure dis­kur­tsoan aurre­ra pau­so bat ema­tea­ren beha­rra sen­ti­tu genuen; eta horre­ga­tik, 2003ko aben­duan Ema­ku­me Aber­tza­leon II. Topa­ke­ta Femi­nis­tak anto­la­tu geni­tuen. Ema­ku­meon zapal­kun­tzan iden­ti­fi­ka­tu geni­tuen ere­mu nagu­sie­tan ema­ku­meon egoe­ra azter­tu eta beha­rren ara­be­ra­ko lan ildoak zehaz­tu geni­tuen. Hurren­go urtee­ta­ra­ko Bil­gu­nea­ren jar­due­ra fin­ka­tu genuen.

Buru­tu geni­tuen azken topa­ke­tak tes­tuin­gu­ru poli­ti­ko bere­zi batean egin ziren. 2005. urtean Eus­kal Herria bake pro­ze­su baten ata­rian zegoen eta pro­ze­su horre­tan ema­ku­meon par­te har­tzea­ren ingu­ruan hitz egi­tea ezin­bes­te­koa iru­di­tu zitzai­gun.

Ordu­tik lau urte pasa dira eta gaur egun ema­ku­meok Eus­kal Herrian ditu­gun ara­zo eta erron­ken ingu­ruan gure ikus­pe­gi­tik ezta­bai­datzea ezin­bes­te­koa iru­ditzen zai­gu. Horre­ga­tik dato­rren aben­dua­ren 12rako, Ema­ku­me Aber­tza­leon IV. Topa­ke­ta Femi­nis­tak anto­la­tu ditu­gu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *