Pre­soen ikas­te­ko esku­bi­dea­ren alde­ko mobi­li­za­zioak asteaz­ke­nean unibertsitatean

Eus­kal pre­so poli­ti­koen egoe­ra larria da bene­tan. Espetxee­tan, beraien aurka
man­ten­tzen duten espetxe poli­ti­ka kru­de­la dela-eta, pre­so politikoen
esku­bi­deen uka­zioa egu­ne­ro­ko ogia da. Aspal­dian Eus­kal Pre­so Politikoen
Kolek­ti­boa­ri begi­ra har­tzen diren neu­rriek, bi gober­nuek pre­so politikoak
per­tso­na beza­la sun­tsitze­ko poli­ti­ka­re­kin aurre­ra jarraitzen dutela
gogo­ra­raz­ten digu­te, biziar­te­ko espetxe zigo­rra, gai­xo larriei ezarritako
heriotza zigo­rra edo­ta seni­de eta lagu­nen­gan­dik ehun­ka kilometrotara
saka­ba­na­tuak iza­tea honen adi­bi­de­rik laz­ga­rrie­nak izanik.

Pre­so poli­ti­ko eta per­tso­na gisa dagoz­kien bes­te­la­ko esku­bi­de asko ere
uka­tuak dituz­te, ikas­te­ko esku­bi­dea kasu. Orain arte espai­niar espetxeetan
pre­so zeu­de­nek UPVn, eta beraz eus­ka­raz, ikas­te­ko debe­kua bazuten,
aur­ten­goan fran­tziar esta­tu­tan espetxe­ra­tu­ta dau­den kideek ere ezinezkoa
izan­go dute horre­la egitea.

Pre­so poli­ti­koei nahiz saka­ba­na­ke­ta kru­de­la­ren bidez euren seni­de eta
lagu­nei apli­katzen zaiz­kien neu­rri hauek guz­tiak ete­te­ko, herritarren
inpli­ka­zioa eta lana ezin­bes­te­koa da. Bide hone­tan, dato­rren azaroaren
25ean, hila­be­te­ko Azken Asteaz­ke­na­re­kin bat egi­nez, Pre­soen Alde­ko Taldeok
Eus­kal Herri­ko kan­pus eta fakul­ta­te des­ber­di­ne­tan buru­tu­ko diren
mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia luzatzen dizuegu.

http://​www​.pat​-eh​.org/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *