10 urte Eus­kal Herria femi­nis­ta erai­kitzen- Hegoa Ugalde

Aur­ten Eus­kal Herri­ko Bil­gu­ne Femi­nis­tak 10 urte betetzen ditu eta hori ospatze­ko Leitza­ra buel­ta­tu­ko gara. 2001. urtean Ema­ku­me Aber­tza­leon I. Topa­ke­ta Femi­nis­tak egin geni­tuen ber­tan. Ema­ku­meon egoe­ra­ren gai­ne­ko diag­nos­ti­ko­ra hur­bil­du eta borro­ka femi­nis­tan egon zitez­keen beha­rrak iden­ti­fi­katzen saia­tu ginen.

Dina­mi­ka femi­nis­ta berri bat ere­muz ere­mu, sarean eta bakoitza­ren lan eta borro­ka espa­rru­tik abia­tu­ko zena sor­tze­ko era­ba­kia izan zen ate­ra­ta­ko ondo­rio nagu­sia. Eta han­dik urte­be­te­ra, Bil­gu­ne Femi­nis­ta sor­tu genuen.

Martxoa­ren 2, 3 eta 4rako Ema­ku­me Aber­tza­leon V. Topa­ke­ta Femi­nis­tak anto­latzen ari gara, 10 urte haue­tan egin­da­ko ibil­bi­dea­ren balo­ra­zio bat egin eta aurre­ra begi­ra gure eskain­tza poli­ti­koa zein izan­go den zehaz­te­ko asmoz.

Hiru mahain­gu­ru egin­go dira Leitza­ko topa­ke­te­tan femi­nis­moa ikus­pun­tu ezber­di­ne­ta­tik lantzeko

Ber­tan, egun dau­ka­gun egoe­ra poli­ti­ko eta sozio eko­no­mi­koa­re­kin ezin­bes­tez lan­du behar diren gaiak jorra­tu­ko ditu­gu. Hiru mahain­gu­ru nagu­si izan­go dira: Pro­ze­su demo­kra­ti­koa eta ema­ku­meon hitza: han eta hemen (nazioar­te­ko espe­rien­tziak eza­gu­tu eta gurean fin­tzen joa­te­ko tar­tea), Ere­du eko­no­mi­ko eta sozial femi­nis­ta erai­kitze bidean, gaur­da­nik urratsak ema­nez, eta Inde­pen­den­tzia dugu bidea, eta hel­bu­rua: Eus­kal Herria femi­nis­ta. Haue­taz gain tai­ler eta ezta­bai­da anitze­tan par­te har­tu ahal izan­go dugu: zain­tza, eli­ka­du­ra subirautza, pros­ti­tu­zioa, osa­su­na, ema­ku­me pre­soak, auto­de­fen­t­sa femi­nis­ta, hez­ki­detza, sexua­li­ta­tea,… Gai­ne­ra ema­nal­di, kon­tzer­tu, poteo eta fes­ta­ra­ko den­bo­ra ere izan­go dugu.

Guz­ti hau anto­latzen ari garen femi­nis­ta guz­tiok ilu­sio han­diz espe­ro dugu data. Ber­tan eten­ga­be lan­tzen ari garen ema­ku­me anitzen sarea erai­kitzen jarrai­tu­ko dugu. Denon artean barreak, nega­rrak, sor­pre­sak, hase­rreak, ago­bio­ak, eta batez ere momen­tu onak par­te­ka­tu­ko ditu­gu. Ames­tu­ta­ko Eus­kal Herri femi­nis­ta­ra egi­ten ari garen bidea jarraituz.

Bran­ka

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *